Euskara

Bakerako hezteak, hau da, norberarekin eta besteekin armoniatsu bizitzeak, bakea lortzeko beharrezkoak diren balore, ezagutza, jarrera, trebetasun eta portaerak eskuratzea eskatzen du; beste modu batera pentsatzea eta jokatzea. Horretara, bakea ibilbide bihurtzen da, desberdintasunetik berdintasunera daramana, bidegabekeriatik zuzentasunera, axolagabekeriatik engaiamendura.

Bakerako Hezkuntza Programa (BHEP) multimedia-ikastaro bat da. Prem Rawat Fundazioak garatu du eta 10 tailerrez osatua dago, aipatu Fundazioaren sortzaileak eskeinitako nazioarteko hitzaldietan oinarritzen direnak. Era askotako zentrotan eskeintzen da: besteak beste, unibertsitateak, erdi-mailako institutuak, helduen hezkuntzako ikastetxeak, zaharren egoitzak, ospitaleak, espetxe eta fundazioak. ONCE Fundazioarekin elkarlanean ari da bere bazkideei egokitutako materiala sortzen, CaixaBank lagun dutela.

BHEPek «Pledge to Peace» («Bakearen aldeko konpromisoa») izeneko Bruselako asmo-deklarazioarekin bat egiten du.

Sarerako bideo:

Bi eratako ikastaroak daude:

* BHEP 1:  10 tailer, ordubeteko bideoak eta hausnarketarako tarteak; ipuin irudidun didaktikoak era ba dira.

*BHEP 2: 10 tailer, ordu erdiko bideoak eta hausnarketarako tarteak; gehi irakurtzeko materiala.

BHEP 1eko ordu erdiko laburpena: